NAIZ

Uliako parkearen aldeko ekimena

150 bat lagunek parte hartu dute Uliako mintegiak mantentzeko egindako argazkian. Donostiako Udalak 70 apartamentu eraiki nahi ditu bertan.

Uliako Lore-Baratzean egin duten sostengu ekimena. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)
Uliako Lore-Baratzean egin duten sostengu ekimena. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)

Uliako parkearen aldeko argazkia egin dute gaur. Izan ere, Donostiako Udal gobernuak aintzinako lorategi hauetan 70 apartamentu egin nahi ditu eta joan den ostegunean, udalbatzarrean, Plan Orokorraren aldaketa onartu da.

Uliako Lore-Baratzak elkarteak eta Uliako auzo elkarteak antolatu dute sostengua adierazteko argazkai herritarrekin.