NAIZ
IRUÑEA

Iruñean aldamio batetik erori zen langile bat koman dago

Langile bat koma egoeran dago Nafarroako Ospitalean, atzo Iruñeko Iturrama auzoko eraikin bateko bosgarren solairuan zegoela aldamiotik erori ondoren.

Iruñeko Udaltzaingoak azaldu duenez, lan istripua Iturramako Pintor Crispin kalean gertatu zen eguerdian. Langilea eraikin bateko bosgarren solairuan zegoen eta aldamiotik erori zen, ikertzen ari diren arrazoiak tarteko.

Langilea, 36 urtekoa, Nafarroako Ospitalera eraman zuten oso larri. Koma egoeran dago.