NAIZ
MADRIL

Hiru kazetari espainiar aske, Sirian ia urtebete bahituta izan ostean

Angel Sastre, Antonio Pampliega eta Jose Manuel Lopez kazetariak aske utzi dituztela jakinarazi du Espainiako Gobernuak. Lopez GARAren 7K igandekariaren kolaboratzailea da eta Pampliegarekin batera ‘Berria’ egunkariarentzat ere egin izan ditu kolaborazioak. Iazko uztailean galdu zen euren arrastoa Alepon.

Iazko uztailean desagertu ziren hiru kazetariak. (AFP)
Iazko uztailean desagertu ziren hiru kazetariak. (AFP)

Espainiako Gobernuak jakinarazi duenez aske dira iazko uztailean Alepon, Sirian, bahitu zituzten Angel Sastre, Antonio Pampliega eta Jose Manuel Lopez kazetariak. Lopez GARAren 7K igandekariaren kolaboratzailea da eta Pampliegarekin batera ‘Berria’ egunkariarentzat ere lan egin izandakoa da.

Iazko uztailean desagertu zirenetik ez zen euren berririk, ondo daudela jakinarazi du Espainiako presntsaren elkarteen federazioko presidenteak, Elsa Gonzalezek, eta bihar bertan iritsiko direla Madrilera.