
Mariano Rajoy eta Javier Esparzak espainiar Estatuko ekainaren 26ko hauteskundeei begira PP eta UPNren arteko akordioa sinatu dute. Abenduaren 20rako egin moduan, elkarrekin aurkeztuko dira.
PPren Zuzendaritzak ostegunean berretsiko du akordio hau. Modu honetan, azkenengo hauteskudneetan lortu zituzten bi eserlekuak mantentzea dute helburu. Zentzu honetan «aukera bakarra» hauteskundeak irabaztea dela adierazi du Iruñeko Tres Reyes hotelean. «Ez da amateurrentzako garaia».
Gauzak honela, «bakarrik edo laguntzekin», baina helburua gobernatzea dela berretsi du. Zentzu horretan, «ideiak garbi eta serioa den Gobernua» behar dela gehitu du.
Bestetik, Nafarroako hitzarmen ekonomikoa «errespetatu eta mantentzeko» apostua egin du. Era berean, Nafarroa EAEra batzea ahalbidetzen duen espainiar konstituzioko laugarren xedapen iragankorra kenduko lukeela azpimarratu du.
Esparzak, bestalde, «akordio handi bat» bezala definitu du. Era berean, eta espainiar Gobernuan aldaketa emateko aukera baztertu nahian, «orain nafar Gobernuaren moduko gobernu bat nahi dutela esan dutela» kritikatu du.
Ez bata ez besteak ez dute kazetarien galderarik onartu.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)





