NAIZ
JERUSALEM

Israelgo Defentsa ministroak kargua utzi du, Netanyahurekiko desadostasunak tarteko

Moxhe Yaalon Israelgo Defentsa ministroak dimisioa aurkeztu du, Benjamin Netanyahu lehen ministroarekin dituen desadostasunak tarteko. Konfidantza falta leporatu dio.

Moshe Yaalon Israelgo Defentsa ministroa, dimisioaren berri ematen. (Jack GUEZ/AFP)
Moshe Yaalon Israelgo Defentsa ministroa, dimisioaren berri ematen. (Jack GUEZ/AFP)

Moshe Yaalon Israelgo Defentsa ministroak jakinarazi du kargua utziko duela, Benjamin Netanyahurekin dituen desadostasunak tarteko.

Netanyahuk Gobernu koalizioa indartu nahi du eta Israel Beitenu alderdi ultraeskuindarra sartu nahi du. Horretarako, alderdi horretako buruzagi Avigdor Liebermanekin bilera izan zuen eta Defentsa eta Immigrazio Ministerioen ardura eskaini zizkion; horrek eragin du Yaalonen dimisioa antza denez.

Egungo Defentsa ministroak konfidantza eza leporatu dio Netanyahuri. Ministro karguaz gain Parlamentuan duen eserlekua ere utzi egingo du eta politikatik aldi baterako erretiratu egingo dela iragarri du Yaalonek.