Ertzaintzaren furgonetak agertu ondoren, gaua plazan pasa duten herritarrak eta haiei babesa adieraztera joan direnak lurrean eseri dira. Poliziak inguratu egin ditu eta ateratzen hasi da.
Gazteak ateratzen hasi da Ertzaintza Gipuzkoa plazatik #GipuzkoaPlazara pic.twitter.com/oEmpYWfAZI
— Topatu (@topatu_eus) 2016(e)ko ekainak 2
Bi lagun eraman dituzte, atxilotuta, Lakuako Segurtasun Sailak baieztatu duenez, baina laste aske geratu dira. Ondoren, alde egin dute poliziek. Bi atxilotuei epaiketa azkarra egingo diete.
Eguerdian agerraldi jendetsua egin dute eta arratsaldeko 18.00etarako mobilizazioa abiatu. Jende ugari batu da manifestaldira. Euskal herritarrei bat egiteko eskatu diete. Gipuzkoa plazatik atera dira eta Artzain Oneraino iritsi. Ibilbidean erraustegiaren kontrako aldarriak entzuteaz gain, mozal legea bertan behera geratzea ere eskatu dute.
Erraustegiaren proiektua geldiaraztea «denon esku» dagoela nabarmendu dute eta asteburuari begira plazara joateko deia egin dute. «Gure aldarrikapenak entzun arte ez gara mugituko», ziurtatu dute.
Zentrora bizitza eramaten ari gara#EzGoazEtxera #GipuzkoaPlazara pic.twitter.com/WODIfMmjLd
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 2016(e)ko ekainak 2
Laugarren gaua igaro dute Gipuzkoa Zutik ekimeneko kideak, erraustegiaren aurka. Igandeaz geroztik daude han.

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

