
Gure Esku Dagok nabarmendu duenez, ikasturte honetan urrats garrantzitsuak egin dira Eskura eztabaida prozesuaren ondorioetan marraztutako bidean. Horren erakusle, 34 herritan ekainaren 5ean egin ziren galdeketak, beste 60 herritan datorren ikasturterako iragarri dituzten kontsultak eta bide horretan urratsak egiten ari diren beste herriak.
Ildo horretan eta «desorekak desoreka», erabakiaren bidean «pauso sendoak» egiten ari direla adierazi dute Eibarko batzarrean.
Datozen hilabeteetan dinamikak lanean jarraituko du 2018. urtea erreferentzia gisa jarrita. Eta aurrean duten erronkare tamaina kontuan hartuta, baliabide ekonomikoen beharra ere hizpide izan dute.
Hala, dinamikak oinarri ekonomiko «sendoa» izan dezan hainbat ekimen jarriko ditu martxan datozen hilabeteetan Gure Esku Dagok. Dinamika diruz laguntzeko deia egigo dute eta kontu korronte bat ere ireki dute nahi duen orok ekarpena egin dezan. Informazio guztia https://gureeskudago.eus helbidean aurki daiteke.

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza
