
Aurreko denboraldian irabazitako banderen ostean, gaur Sevillan jokatu den IV Euskadi Basque Country Banderan ere garaipena lortu dute Hondarribiakoek. Ioseba Amunarrizen mutilek, 19’22”86ko denborarekin, 3 segunduko aldea atera diote Urdaibairi eta seikoa Astillerori.
Hortaz, Hondarribia da aurtengo San Miguel Ligako aurreneko liderra 12 punturekin, bigarren postuan Urdaibai da 11 punturekin eta, Astillero hirugarren 10 punturekin.
Ohorezko txandak agerian jarri du ‘Ama Guadalupekoa’ dela aurten ere aurkari indartsuenetako bat, txandako aurrealdea hartuz hasi bezain laster. Baina hala ere ez da estropada erosoa izan hondarribiarrentzat, hasieratik Astilleroren atzetik joan direlako azken metroetaraino. Azkenean, gipuzkoarrentzat izan da garaipena 19’22”86ko denborarekin, hiru segundoko aldea ateraz Urdaibairi.
Kaiku, 19’30”26rekin, laugarren postuan sailkatu da eta Oriok bederatzigarren postua lortu du 19’39”40ko erregistroarekin. Astillerok lehenengo txanda hasieratik amaierara zuzendu du 19’29”58ko denborarekin eta azkeneko metroetara arte garaipenarekin amets egin du, baina azkenean hirugarren postuan sailkatu da.
Zierbena, 19’36”52rekin, seigarren izan da. Atzetik, Portugalete eta Zumaia hamargarren eta hamabigarren izan dira, hurrenez hurren, 19’48”74 eta 19”58”52ko denborekin.
Bigarren txanda izan da gaurko estropadako lehiatuena. Bertan, San Juanek lehia bizia eduki du Tiranekkin txandako garaipena lortzeko, eta azkenik gipuzkoarrentzat izan da garaipena eta bosgarren postua amaierako sailkapenean 19’34”66ko erregistroarekin, eta galiziarrak zazpigarren izan dira 19’37”44rekin.
Cabo zortzigarren izan da, 19’39”10ekin eta San Pedro hamaikagarren izan da 19’52”72ko erregistroarekin.
San Miguel Ligako ontziek atsedenaldia edukiko dute datorren asteburuan berriro ere txapelketara itzuli aurretik. Uztailaren 2an, Astilleroko bandera izango da jokoan jokoan jarriko da eta hurrengo egunean Zierbenako uretan XXXIII Petronor Bandera lehiatuko da.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas
