
Bilboko Justizia Jauregiaren atarian eginiko agerraldian, SOS Arrazakeria, Eleak, Ernai, Greenpeace Euskadi, Kakitzat edo Sare Antifaxista bezalako eragileen ordezkariek Mozal Legearen lehen urteurrena izan dute aipagai.
Gogoratu dutenez, 2015eko uztailaren lehenean indarrean sartu ziren Herritarren Segurtasunerako Legea eta Zigor Kodearen erreforma, «herritarron protestak, pobrezia eta prekarietate egoerak zigortzeko helburuarekin formulatuta».
«Beldurra, zigorra, errepresioa gailentzea eta kaleak hustutzea dute xede», nabarmendu dute.
Bizkaian, esaterako, aurten gutxienez 1.907 lagun zigortu ditu Ertzaintzak aipatutako araua aplikatuta, horietatik 43 desordena publikoak eragitea egotzita, 66 higiezinen okupazioagatik eta 345 autoritateari errespetu faltagatik.
«Lege eta zigor hauek gure libertateak ukatzen dituzte eta, beraz, bere indargabetzea eskatzen dugu eta indargabetze hori heltzen den bitartean gure lurraldeetako instituzioei exijitzen diegu bidegabeko lege hau bertan behera uztea», azpimarratu dute, lege horren aurrean intsumiso agertzeko deia eginez.
Hiri desberdinetan egingo diren protesten artean, Bilbon Plaza Eliptikoan izango da zita, uztailaren 1ean. Aldarrikapenerako parodia bat egingo dute Gobernu espainiarraren Ordezkariordetzaren atarian.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)


