NAIZ
BAIONA

Lau hilabeteko espetxe zigorra, Baigorriko atxiloketetan «istiluak sortzea» leporatuta

Lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Baionako Epaitegiak gazte bati Iratxe Sorzabal, David Pla, Ramon Sagarzazu Gaztelumendi eta Pantxo Floresen atxiloketen ondoren «istiluak sortzea» leporatuta. Beste bi gazte ere epaitu dituzte eta «interes orokorreko lanak» ezarri, beste atxiloketa batzuk salatzeko margoketak egitea leporatuta.

Elkarretaratzea egin dute Baionako epaitegiaren aurrean. (Isabelle MIQUELESTORENA)
Elkarretaratzea egin dute Baionako epaitegiaren aurrean. (Isabelle MIQUELESTORENA)

Hiru gazte epaitu dituzte Baionan bi epaiketa desberdinetan. Horietako bati Baigorrin 2015eko irailaren 22an eman ziren Iratxe Sorzabal, David Pla, Ramon Sagarzazu Gaztelumendi eta Pantxo Floresen atxiloketak salatzeko egin zen elkarretaratzean «harri bat botatzea» leporatzen diote eta lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio.

Beste bi 2015eko urtarrilean atxilotu zituzten lau gazteren operazioaren aurkako margoketak egitea leporatuta epaitu dituzte eta «interes orokorreko lanak» ezarri dizkiete. Aitzina gazte erakundeko kidea den Aitor Servierrek azaldu duenez, margoketak direla-eta epaitutakoek 35 orduko "interes orokorreko lanak bete beharko dituzte.

Hiru gazteek onartu dituzte leporatzen zaizkien karguak, Kazetak jakinarazi duenez. Servierrek adierazi duenez, «litzatekeena da kartzelan sartu beharrik ez izatea». Zigorraren aurrean, «errepresiorarekin nazkatuta» daudela azpimarratu du Aitzinako bozeramaileak. «Epaiketa berri horiekin euskal gazteria kriminalizatzeko Estatu frantsesak duen estrategia agerian dago», nabarmendu du.