Naiz

Garaipen bikoitza Saganentzat Tourrean: etapa eta lidertza

Peter Sagan eslovakiarra izan da Tourreko bigarren etapako azkarrena, Julian Alaphilippe eta Alejandro Valverderen aurretik. Etapa irabazteaz gain, elastiko horia ere jantzi du Saganek. [http://tourra.naiz.eus]

Peter Sagan eslovakiarra, Cherbourg-eko helmugan. (Lionel BONAVENTURE/AFP)
Peter Sagan eslovakiarra, Cherbourg-eko helmugan. (Lionel BONAVENTURE/AFP)

Garaipen bikoitza lortu du Peter Sagan eslovakiarrak Tourreko bigarren etapan. Batetik, etapa irabazi du Julian Alaphilippe eta Alejandro Valverderen aurretik eta, bestetik, elastiko horia bereganatu du.

Eslovakiarra, egungo munduko txapelduna, gaintxoan amaitzen zen etapan nagusitu da esprintean.

Alberto Contador espainiarra da eguneko galtzaileetako bat, bigarren eroriko bat izan eta 47 segundo galdu baititu metan.

Jarraitu itzulia osorik eta aztertu etapa bakoitzak utzitakoa NAIZ-en webgune berezian.