NAIZ
BAGDAD

Gutxienez 180 dira eraso suizida baten ostean Bagdaden hil direnak

Gutxienez 180 hildako eta 230 zauritu eragin ditu bart Bagdaden, Irakeko hiriburuan, izan den eraso suizidak. Estatu Islamikoak bere gain hartu du ekintza, horretarako bonba-autoak erabili dituztela argituz.

Bagdaden, zaurituak artatze lanetan. (Sabah ARAR/AFP)
Bagdaden, zaurituak artatze lanetan. (Sabah ARAR/AFP)

Erasoa Karrada izeneko gune komertzial batean eman zen bart Bagdaden, Irakeko hiriburuan. Ramadan ospakizunak direla eta, jendez lepo aurkitzen zen gunea.

Erasoak gutxienez 180 hildako eta 230 zauritu eragin ditu, bertako Poliziak jakitera eman dutenez, eta Estatu Islamikoak bere gain hartu du ekintza, bonba-autoak erabili dituztela argituz.