
Baionako bestak hurbiltzearekin, Ipar Euskal Herriko hainbat elkartek indarkeria sexisten kontra borrokatzeko kanpaina eratu dute. Atzo egindako agerraldian aurkeztu zuten bortxaketaren bat gertatuko balitz abian jarriko duten salaketa protokoloa. Bestalde, gizartean, eta bereziki erakundeen eskutik, abian jartzea komeni den neurriak zerrendatu zituzten. Horrez gain, afixak jartzeko kanpaina egingo dute, “Eraso sexistarik ez” leloarekin.
Aurtengo sanferminetan bortxaketen aurrean Udalak eta gizarteak izan duten erantzuna ikusirik, Baionan egiteko dagoen lanaren tamaina nabarmendu zuten elkarteek. Erakundeen antolakuntzarik ezean, Baionako Gaztetxea, Bortizkeria Sexisten Kontrako Kolektiboa, Euskal Herria Zuzenean, PAF, Planning Familial eta Bascos elkartu dira.
Protokoloaren bitartez 48 orenetan eta kolektiboki erreakzionatu ahal izatea bilatzen dute: «Urtero bizpahiru bortxaketa salaketa izaten dira. Kasuren baten berri izanen dugularik karrikara aterako gara».
Elkarte feministek bestak aldatzeko egin duten lanak udal erakundeetan eragina izan duela onartuta ere «jaiak emakume, gay, lesbiana eta trans guztientzat ederrak izan daitezen» oraindik anitz dagoela egiteko baieztatu zuten.
Erakundeei eskatu zieten sorosle, suhiltzaile eta lehen harrera egiten duten pertsonak formatzea, baita tabernari eta peñetako arduradunei irakastea ere bortizkeria sexista edo homofoboa pairatu duten pertsonak laguntzen; eta ildo berean, bortizkeria pairatu duten emakumeentzako zerbitzua garatzea, eta eraso sexistak direlarik komunikatzea.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

