NAIZ

Paraxuta zabaldu ez, eta Bardozeko 17 urteko mutil bat hil da Landetan

Mimizaneko aeródromo zibilean gertatu zen istripua atzo arratsaldeko 17:00ak inguruan. Lapurdiko herrian bizi zen 17 urteko gaztea OJB Parachutisme eskolan jauzi egiteko ikastaroan parte hartzen ari zen. Nonbait bere bigarren jauzi zuen baina paraxuta ez zen ireki, ezta, dirudinez, sorospenekoa ere.

Salto egindako lekutik 500 metrora aurkitu zuten, arbola tartean, eta sorospen zerbitzuek ezin izan zuten suspertu.
 
Istripua bere anaia eta aiton-amonaren aurrean gertatu zen. Izarren gaua ikustera bertaratu zen jende askok ere ikusi ahal izan zuen gertaera tamalgarria.