NAIZ
ZARAUTZ

Zarauzko bandera irabazita, sailkapen nagusiari estutua eman dio Urdaibaik

Urdaibai nagusitu da Zarauzko uretan, eta estutu ederra eman dio San Miguel ligako sailkapen nagusiari. Oraino lidertzan den eta gaurkoan bigarren egin duen Hondarribia puntu batera baino ez du.

Urdaibaik irabazi ditu asteburuko bi estropadak. (ARGAZKI PRESS)
Urdaibaik irabazi ditu asteburuko bi estropadak. (ARGAZKI PRESS)

Zarauzko 39. Ikurrina irabazi du Urdaibaik, asteburuko bi estropadatan nagusi izan ostean. Modu horretan, estutu ederra eman dio San Miguel Ligako sailkapen nagusiari.

Puntu bateko aldea (146 Urdaibaik, 145 Hondarribiak) baino ez dago orain Urdaibai eta Hondarribiaren artean; azken hauek izan dira bigarrenak gaurkoan. San Juanek osatu du lehenengo hiru taldeen multzoa.

Beheko postuetan, berriz, kolpe handia jaso du gaur Zumaiak, Portugaletek osatu duen estropada bikaina medio.

Hondarribiara, liderraren etxera, egingo du salto San Miguel Ligak datorren larunbatean.