NAIZ
MADRIL

Magnus Cortek irabazi du azken etapa; Quintanak nagusia

Orica taldeko Magnus Cort nagusitu da Vueltako azken etapan, Madrilen, esprintean. Hala, Nairo Quintanak (Movistar) bereganatu du sailkapen nagusia. [Vueltak utzi dituen estatistikak]

Magnus Cortek irabazi du Madrilen. (Jose JORDAN/AFP)
Magnus Cortek irabazi du Madrilen. (Jose JORDAN/AFP)

Vueltak azkenengo etapa ikusi du igande honetan, Las Rozasen hasi eta Madrilen amaitu dena. 104km egin behar izan dituzte txirrindulariek eta, ohi denez, esprintean amaitu da berau.

Hortan, Orica taldeko Magnus Cort izan da bizkorrena, Bennati italiarra eta Meersman belgikarraren aurretik.

Sailkapen nagusian ez da inolako aldaketarik izan; ondorioz, Nairo Quintana igo da podiumeko postu nagusira. Froome britainiarrak amaitu du bigarren, eta Estevan Chaves kolonbiarrak hirugarren.

Errepasatu NAIZen webgune berezian Vueltan utzi dituen estatistika guztiak.