Kontseiluak, ohar baten bidez, PSEk atzo, hauteskunde kanpainako lehen astelehenean, zabaldutako bideoa arbuiatu du. Honen bitartez, «benetako eztabaida» ekidin nahi izana leporatu dio Idoia Mendiaren alderdiari. «Interes politiko zehatzak asetzeko gezurrak zabaltzea ez da zilegi», gaineratu du.
Hizkuntza politikak, hauteskunde garaian, «zentralitatea hartzea» aldarrikatu dute. «Halere, elementu faltsuekin eraikitako aldarrikapenen xedea sakoneko gaia desitxuratzea besterik ez da», azpimarratu dute.
Era berean, bideo hori helduen euskalduntzearen matrikulazio-kanpainaren erdian kokatzea arbuiatu dute. «Milaka herritar erabakitzen ari da euskaraz ikasteko urratsa egitea, eta horrelako mezuek herritarrak uxatu besterik ez dituzte egiten», adierazi dute.
Datarik iragarri ez duen arren, Kontseiluak hurrengo astean ekitaldia burutuko du hauteskunde kanpainaren baitan, hurrengo legegintzaldian euskararen normalizazio prozesuak izan beharreko ezaugarri nagusiak eta proposamenak zabaltzeko.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
