NAIZ

Arrakasta izan du ETBren lehen debateak, bereziki 25 eta 44 urteko ikusleen artean

EiTBk berak emandako datuen arabera 100.000tik gora lagunek ikusi du bart euskaraz eskaini duten lehen debatean. Azken 15 urteetan gehien ikusi den euskarazko debatea izan zen eta %5,6ko kuota lortu zuen. Nabarmentzekoa telebista ikusten ari ziren 25 eta 44 urte artekoen %11,8k ikusi zuela bost alderdi nagusien arteko eztabaida. 


@mambanegra2014 erabiltzaileak Twitterren zabaldu dituen datuei segika, badirudi euskararen inguruan EH Bilduko Maddalen Iriartek PSEri kargu hartu zion unea izan zen ikusiena.

Azken 15 urteetan euskaraz emititu diren debateetan ikusiena izan da bart ETB1 kateak eskaini duena. Bost alderdi nagusietako ordezkarien arteko debatea 100.000tik gora lagunek ikusi zuten EiTB berak emandako datuen arabera eta telebista ikusten ari zirenen %5,6k hartu zuen tartea berau ikusteko.

Beste batzuetan egindako bidetik, Twitterren @mambanegra2014 erabiltzaileak zabaldu du jarraipen horren inguruko informazio zehatza eta bertan ikus daiteke arrakasta izan zuela debateak 25 eta 44 urte artekoen artean, telebista ikusten ari zirenen %11,8k egin zuen bat EiTBk eskaini duen lehen hauteskunde eztabaidarekin.

Minutuz minutuko audientzia datuen eskemari begiratuz gero, badirudi momenturik ikusiena Maddalen Iriarte EH Bilduko hautagaiak PSEko Idoia Mendiari euskararen auziagatik kargu hartu zionekoa izan dela.