
«Bere pertsona helduak zaintzen ez dituen herria, egun daukagun gizartea eraikitzeko gogor lan egin dutenak baztertzen dituen gizartea, ezin da esan herri aurreratua eta justua denik», adierazi du Jasone Agirrek, Bilbon pentsiodunekin eginiko bilkura batean.
Gaur egungo pentsioekin, esan du, «ezin da baldintza duinetan bizitza proiekturik garatu», eta, gainera, gogoratu du badaudela pentsio horiekin bizi behar duten seme-alaba eta ilobak.
«Pentsiodunek pairatzen duten egoera honi aurre egiteko kapaz izan behar da herri hau, eta gutxieneko pentsioak 1.080 eurokoak izan ahal izateko osagarriak jarri, horrela bakarrik lortuko delako gure pentsiodunek beren bizitzak duintasunean garatzea», nabarmendu du.
Azkenik, Agirrek gogoratu du aurreko legealdian proposamen hori eraman zuela EH Bilduk Legebiltzarrera, eta han frogatu zuela bideragarria dela, baina zehaztu ez zela «aurrera atera, gainontzeko alderdiek nahiago izan zutelako Madrilen inposizioen aurrean makurtzea».

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
