
Arnaldo Otegik interpelazio zuzena egin dio Elkarrekin Podemoseko Eduardo Maurari Getxon Jasone Agirre eta Laura Mintegirekin batera egindako agerraldian. «Zer da Podemosi dezepzioa eragiten diona: herritarren esku uztea erabakia, erreskate soziala bultzatzea, pakean bizitzeko gatazkaren konponbidea bilatzea?», erantzun du Otegik Mauraren hitzen ostean.
Otegiren iritziz «ez zaie gustatzen EH Bilduk proposamen sozial zehatza eta argia izatea». EH Bilduko kideak azpimarratu duenez, alderdi moreak gustoko ez duena Madrilekiko loturak hautsi behar izatea da: «Ez zaie gustatzen baieztatzea ezinezkoa dela aldaketa soziala aldaketa politikorik gabez, ezin dela urratsik eman eremu sozialean Madrilen eskutan gauden bitartean», gehitu du.
Honela, nortasunaren eztabaidan Elkarrekin Podemosek hartu duen jarrera arbuiatu du. «Etengabe esaten digute nortasunaren eztabaida ez dela garrantzitsua, baina etengabe defendatzen dute Estatuaren batasuna. Hori ez da identitario beraientzako».
Hala ere, EAJ eta Elkarrekin Podemosi elkarlanerako borondatea berretsi die Otegik.
Jasone Agirre Bizkaiako zerrendaburuak, aldiz, «ezpain gorrien iraultza» aldarrikatu du. «Niretzako EH Bildu ere hau da. Ezpain gorri batzuk, politika egitek omodu bat», adierazi du. Honela, bi aukera jarri ditu mahai gainean igandeko bozetarako. «EH Bilduk aurkezten duen aukera edo indefinizioa, ezjakintasuna eta EAJ, Podemos, PSE edo PPren papeletak nora joango diren ez jakitea».
Honen aurrean, kazetaritzako sei W-en garrantzia ekarri du gogora. Zer, nor, nola, non, noiz eta zergatik. «Zer nahi dugu? Elkarbanatutako herri bat. Nola? Herri akordio handiekin. Norekin? EAJ eta Podemosekin, ahal izanez gero. Non? Hemen. Noiz? Orain. Zergatik? Premiazkoa delako, hil edo bizikoa, herri hau statu espainiarrak kondenatu gaituen zulotik ateratzea».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
