NAIZ
DONOSTIA

Zenbaitek osasuna negozio bilakatu nahi duela salatuz, protesta erraustegiaren aurka

«Zuen negozioa, guztion minbizia eta ruina» lelopean, protesta-ekintza bat egin du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Donostian, Foru Aldundiaren eta Banco Santanderren aurrean.

Protesta-ekintza, Foru Aldundiaren eta Banco Santanderren aurrean. (NAIZ.EUS)
Protesta-ekintza, Foru Aldundiaren eta Banco Santanderren aurrean. (NAIZ.EUS)

Protesta-ekintza egin du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Donostian, Foru Aldundiaren eta Banco Santanderren aurrean, «Zuen negozioa, guztion minbizia eta ruina» lelopean.

Bertan, erraustegiak pertsonen osasunean eragiten duen kaltea jakinekoa dela adierazi dute, «baita oinarrizkoa den zerbitzu publiko bat pribatizatzea herritarren kalterako dela ere». Hala, galdera luzatu dute: «Zergatik eraiki nahi edo behar dute?».

Erabaki horren atzean Banco Santander, La Caixa eta antzeko bankuen eta FCC bezalako enpresa handien eragina dagoela adierazi dute: «Irabazle bakarrak beraiek izango dira».

«Zenbat irabazi behar dute baina hurrengo errauste plantarekin?», galdetu dute. Bankari eta enpresarien diru-gosea «aseezina» dela esanda, erraustegia ze eraikitzeko euren eskuetan dagoen guztia egingo dutela gaineratu dute.