NAIZ
DONOSTIA

Haurrentzako 60 harrera familia behar dituzte Gipuzkoan

Gipuzkoako Aldundiak kanpaina berri bat abiatu du harrera familia berriak lortzeko. Babes beharrean dauden 60 haur euren etxeetan hartuko dituzten familaik behar dira. 

60 harrera familia behar dituzte Gipuzkoan. (Gipuzkoako Aldundia)
60 harrera familia behar dituzte Gipuzkoan. (Gipuzkoako Aldundia)

‘Benetako besarkadak’ kanpaina martxan jarri du Gipuzkoako Foru Aldundiak harrera familia baten beharrean dauden 60 haur eta nerabe laguntzeko.Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak nabarmendu egin du dagoeneko 360 haur eta nerabe bizi direla harrera familiekin eta konpromiso hori txalotu du: «Ez dute zeregin horren beharrik. Bere elkarlana funtsezkoa da ume horiek dituzten beharrei erantzun egokia emateko».

Aldundiak babestutako zentroetan 313 adin gabe daude eta horietatik 60 harrera familia bat aurkitu bezain laster ateratzeko moduan. «Ume horiek ehar baino gehiago sufritu dute», azpimarratu du. Era berean, azterketa askoren arabera haurren ongizatearen sustapena «inbertsio eraginkorrena» dela belaunaldien arteko pobrezia eta desberdintasuna murrizteko.

Bete beharreko baldintzei dagokionez «profil jakin bat ez dagoela» jakinarazi du,

Kanpainaren baitan, hitzaldi informatiboak ere egingo dira Arrasaten, Beasainen, Tolosan, Irunen, Eibarren, Donostian, Zarautzen eta Zumarragan.