
Belaunaldi aldaketa kaiolara ere heldu da eta, 20 urterekin, Jokin Altuna izango da Oinatz Bengoetxearen aurkaria hilaren 27an, oraindik erabakitzeke dagoen pilotalekuan jokatuko den finalean. 37 urte bete dituen egunean, Aimar Olaizolak ez du bere eguna izan eta kantxan oso deseroso egon da uneoro, amezketarrari aurre egin ezinik.
Sakez bi falta egin dituen arren, lehena motz eta bigarrena luze, hasiera-hasieratik ikusi da urduritasunak ez duela Jokin Altuna kokildu eta 2-6 aurreratu da, piloteoan nagusi izan eta Goizuetakoa alderik alde mugituz.
Izan du zazpi aldiz txapeldun izandakoak bere gerturatzea (5-6), baina gantxoz lortutako tanto horren ondoren molestia batzuk sortu zaizkio lehendik ere minduta izan zuen ezker sorbalda horretan. Hortik aurrera bere ezker gantxoak ez dio funtzionatu eta bere armarik arriskutsuena erabili ezinik, hankapean ibili du Altunak.
Izan ere, nafarrak bere mailarik onena eman ez duen arren, gipuzkoarrak partida bikaina osatu du. Saketik hasita, nagusi izan da jokoaren arlo guztietan eta halakoetan garrantzitsuena izaten dena, txapeldun handi baten aurrean finala horren gertu ikusi arren, sekula ez du irabazteko beldurrik izan eta finalerako sailkatu da.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
