
Hiruzpalau neurketa garaipena ezagutu gabe eman ostean, hiru puntuak biltzea zer den sentitu ahal izan du Athleticek etxean Granadillaren aurka jokatutako neurketaren ostean (2-0).
Hogeigarren minuturako aurreratu dira zuri-gorriak markagailuan, Morazaren gol bati esker. Partida kontrolpean izan du Athleticek une oro eta, hala, 82. minutuan bigarrena egin eta hiru puntuak etxean utzi dituzte lehoiek. Erika Vazquezek egin du bigarrena.
Traza antzekoko neurketa jokatu du Realak ere, etxetik kanpo kasu honetan. Lehenengo zatian gehiago kostatu zaie Realeko neskei, baina atsedenalditik itzuli orduko egin dute lehenengo gola, Leyre Fernandezen eskutik.
67.ean egin dute bigarrena txuri-urdinek. Ane Etxezarreta izan da golegilea, eta gehiagorako aukerarik gabe utzi du neurketa.
Krudela izan da, berriz, Oiartzun eta Levanteren arteko neurketaren amaiera, orduan galdu baitituzte puntu guztiak etxekoek. Hutsean erretiratu dira aldageletara jokalariak, eta handik bueltan lehenengo jokaldian egin du lehenengo gola Levantek.
Erasora igaro eta 78. minutuan berdindu dute etxekoek markagailua, baina luzapen denboran bigarrena egin eta hiru puntuak eraman ditu Levantek Karla Lekuonatik.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
