NAIZ
Madrid

Urte eta erdiko espetxe zigor eskaria, Jabi Goitia gogoratzen duen plaka batengatik

Espainiar Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 18 hilabeteko espetxe zigor eskaria egin du gizonezko batentzat, 1991an hil zen Jabi Goitia ETAko militante eta lekeitiarraren omenez plaka bat jartzea leporatuta.

Urte eta erdiko espetxe zigor eskaria egin du espainiar Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak. Gizonari Lekeitioko plaza batean Jabi Goitia, 1991an lehergailu bat prestatzen ari zela hil zena, gogoratzen duen plaka bat jartzea leporatu diote. Karguak ukatu egin ditu akusatuak.

Era berean, sare sozialetan «terrorismoa goratzea» leporatuta, beste bi epaiketa izan dira gaur Madrilen. Haietako batentzako bi urteko espetxe zigor eskaria egin du Fiskaltzak, eta urte eta erdikoa bigarrenarentzat.