NAIZ
GASTEIZ

Santi Brouard omendu dute Gasteizko Legebiltzarrean

Gasteizko Legebiltzarreko talde guztiek, inbestidura saioa hasi aurretik, 1984ko azaroaren 20an GALek hil zuen HBko legebiltzarkidearen omeneko bi minutuko isilunea egin dute.

Legebiltzarkideek Santi Brouardi omenaldia egin diote inbestidura saioa hasi aurretik. (@gara_iiriondo)
Legebiltzarkideek Santi Brouardi omenaldia egin diote inbestidura saioa hasi aurretik. (@gara_iiriondo)

Santi Brouarden hilketatik 32 urte bete berritan, HBko legebiltzarkide izandakoa gogoan hartu dute Gasteizko Parlamentuan.

Legebiltzarraren atarian haren argazkia jarri dute, ondoan haren omeneko sua piztuta, eta, inbestidura saioari hasiera eman aurretik, bi minutuko isilunea egin dute talde guztiek.

Isiluneak iraun duen bitartean, Brouarden argazkia jarri dute Legebiltzarreko pantailetan ere.