Gure aldetik, gaurkoa ez da batere final erraza izango. Orain arte erakutsi duenagatik, Oinatz Bengoetxea irtengo da faborito garbi. Dirua bere alde irtengo omen da, eta ulertzekoa iruditzen zait, orain arte sekulako txapelketa egin du, aspaldiko sasoirik onenean heltzen da finalera, Urrutikoetxea txapeldunaren aurka finalerdietan partida ikaragarria jokatu ostean. Baina egia da ere Jokin Altuna Aimarri irabazteko gai izan zela eta partida hartatik oso indartuta irten zela. Ikusiko dugu zer gertatzen den. Lehiatzera gatoz.
Partidaren giltza, gure aldetik Jokinek partida ondo hastean ikusten dut. Bere lehen finala izango du amezketarrak eta lehiara ondo sartzen bada, partida ona egingo du. Aldiz, gaizki hasiko balitz, oso zail ikusten dut partidari buelta eman ahal izatea. Bien dohainak ikusita, ez dut uste oso partida luzea izango denik, biak artistak dira tantoak amaitzen eta ez dut uste piloteoa luzatzeko intentziorik izango dutenik. Hala ere, nahikoa lan izango du Aspeko pilotariak Oinatzi eusten.
Izan ere, txapelketan zehar oso erregular aritu da Leitzako aurrelaria, Jokin baino askoz gehiago eta niri ez zait beste urteetako erreferentziak hartzea gustatzen, partida guztiak desberdinak dira eta final bat are gehiago, baina iaz oso gaizki hartu zuen Oinatzek Jokin eta, bere joko moldeagatik berriz ere gaizki hartu ahal du. Bengoetxea VI.a oso pilotari deserosoa da aurkariarentzat, alde guztietatik jotzen du pilota, edozein momentutan bota ahal dizu dejada, defentsan ez du pilotarik galdutzat ematen eta bere aurka jokatzea itogarria da oso. Hala ere, oso gaztea izanagatik, Jokin oso lasai ikusten dut, plazagizona da eta ikusten dut aukera txiki bat.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

