NAIZ
IRUÑEA

‘Megatruck’ garraioak bere ibilbideari ekin dio, Nafarroan

Etzegaraten geratuta zegoen ‘megatruck’ garraioak Nafarroan egitekoa zuen lehen etapa egin du bart, arazorik gabe. Astearte goizaldean Zuastitik atera eta Iruñerritik igaroko da.

Foru Poliziak azaldu duenez, gaueko 23.00etatik goizaldeko 5.30ak arte Etzegarate eta Zuasti arteko ibilbidea egin du ‘megatruck’ delako garraioak. Hainbat tokitan aurkako norabidean zirkulatu du baina ez da arazorik izan.

Asteazken goizaldean Zuastitik aterako da eta Iruñeko ingurabidetik igaroko da. Hori dela-eta, trafikoan mozketak izango dira.

‘Megatruck’ iragan azaroaren 14 gauean atera zen Pasaiako portutik eta Zangoza du helmuga. Ehun metroko luzera du eta 500 tona baino gehiagoko pisua eta muturreko eguraldia jasango duen haize-sorgailu baten pieza darama.

Gipuzkoan bi etapa egin zituen eta Nafarroako mugara iristean Etzegaraten geratu behar izan zuen, Gobernu nafarraren baimenik ez zuelako. Hori konponduta, bere ibilbideari ekin dio.