NAIZ
IRUÑEA

San Saturnino Eguna ospatzen ari dira Iruñean

Erraldoi eta Buruhaundien Konpartsa izan da, beste urte betaz, San Saturnino Eguneko protagonista nagusia. Iruñeko patroiaren omenez egin den prozesioan alkatea eta zinegotziak lagundu dituzte, eta hiritarren txalorik beroenak jaso dituzte.

Goizeko hamarretan abiatu da prozesioa Udaletxetik, San Saturnino kaletik, Kale Nagusitik, Arazuri pasealekutik, Kale Berritik eta berriro San Saturnino kaletik pasa delarik.

Konpartsarekin batera, dantzariak, txistulariak, klarin eta tinbalariak eta La Pamplonesa banda izan dira prozesioan.

Joseba Asiron alkatea prozesioaren buru izan da, baina ez da santuaren omenezko mezan izan.

Gaurko egunarekin lehen aldiz piztuko dira Iruñean Gabonetako argiak.

Saria Korrikari

Bestalde, Gora Iruñeak Korrikari sari berezia eman dio, aurten euskararen aldeko lasterketa Iruñean amaituko delako. «Euskal Herria zehartzen duen euskaren aldeko ekimenik garrantzitsuena eta jendetsuena da Korrika. Gu guztiontzat ohore da gure hirian halako ekimena bukatzea eta bertan izanen den jaiaz gozatzea. Korrika eta AEK urteak direa euskararen normalizazioaren alde lanean dihardutela, herri hau izanen baita euskaraz bada», adierazi dute Gora Iruñea-ko kideek.

Sara Fernandez, gogoan

Honekin batera, sakabanataren eraginez hil zela 13 urte pasa direnean, Sara Fernandez gogoan izan dute gaurko egunean. Manifestazio egin dute Alde Zaharreko karriketan barrena eta Dispertsioaren Txokoan ekitaldi politikoa egin dute.