Asier AIESTARAN

Mikel Larunbe: «Kantxan beste heldutasun bat nabari dut»

Binakakoan debuta egingo duen atzelari bakarra izaki, bizkaitarrak urratsak egiten segitu nahi du.

Iker Irribarria eta Danel Elezkanorekin batera, Mikel Larunbe da aurtengo Binakako Txapelketan onenekin batera lehen aldiz jokatuko duen hirugarren pilotaria –eta atzelari debutari bakarra–. Bizkaitarrak gorakada nabarmena izan du azken urtean eta Asegarcek argi utzi zuen udako torneoetan konfiantza handia duela ipinita beragan.

Galdakaokoak Oinatz Bengoetxea izango du bikote, Lau eta Erdiko Txapelketa irabazi berri duen aurrelaria, eta Mikelek badaki berak maila ona emanez gero txapelen borrokan ibiltzeko hautagaiak izan daitezkeela, aurkezpen ekitaldian onartzen zuenez: «Niretzako oso pozgarria da Lehen Mailako Txapelketan parte hartzeko aukera izatea, baina ikusita zer mailako bikoteak dauden argi dut nire onena eman beharko dudala. Sekulako mailako pilotariak daude, nik ere bikote oso ona daukat, baina nik ere oso ongi jokatu beharko dut emaitza onak lortzeko».

Azken batean, gauza bat udako partidak jokatzea da, eta beste bat 4-5 hilabete irauten dituen txapelketa gogor honetan maila onari eustea. «Lehen Mailako Txapelketa jokatzea bera jada erantzukizun handia da niretzat, berria naizelako maila honetan. Baina Oinatz Bengoetxearekin jokatzeko zortea izan dut, sekulako gogoa daukat ahal dudan guztian laguntzeko, eta ea bikote on bat egiten dugun kantxa gainean», aipatu zuen bizkaitarrak lehiari ahalik eta azkarren ekiteko gogoz.

«Aukera asko»

Larunbek pozik amaitu zuen uda garaian egindako lanarekin –Bilbo, Lekeitio eta San Mateoko torneoak jokatu zituen, nahiz eta finalik jokatu ez–. «Aukera asko eman zizkidan enpresak, partida dezente jokatu ditut, eta uste dut gehienetan maila polita eman dudala, edo behintzat kunplitu dudala», dio atzelari gazteak. «Ea niregan jarri duten konfiantzari erantzuteko gai naizen», gehitu du aurrera begira jarrita.

Eta hain zuzen ere, konfiantza da bere ustez hobekuntzaren gakoetako bat. «Konfiantza aldetik hobetu dudala uste dut, ziurtasun aldetik ere bai. Ia lau urte pasatu dira profesionaletara igo nintzenetik eta kantxan beste heldutasun bat nabaritzen zait agian. Baina, hala ere, gauza asko dauzkat ikasteko eta Oinatz maisu aparta izango da niretzat alde horretatik».

Aurreneko hitzordua larunbatean dute Bengoetxeak eta Larunbek Lizarrako Remontival pilotalekuan, Olaizola II.aren eta Untoriaren kontra. Faboritoez galdetuta, Larunbek ere Irribarria-Rezusta bikoa nabarmentzen du –«bi jotzaile handienak batera»–, baina beste inor gutxietsi gabe. «Beste bikoteak ere orekatuak dira, oso lehiakorrak. Elezkano-Zabaleta bikotea ere asko gustatzen zait. Denei aurre egin beharko zaie eta hemen ezinezkorik ez dago», amaitu du bizkaitarrak.

 

Otra exhibición de Altuna III en Eibar

Jokin Altuna demostró en el tradicional festival de San Andrés de Eibar que mantiene intacto el gran estado de forma exhibido en la recta final del Campeonato del Cuatro y Medio. El delantero de Amezketa, que el pasado domingo se quedó a un solo tanto de la txapela de la jaula, volvía ayer a los partidos por parejas, y lo hizo con una contundente victoria por 11-22 formando dupla con Beñat Rezusta frente a dos pegadores como Iker Irribarria y José Javier Zabaleta.

En un encuentro que apenas se prolongó durante 40 minutos, tras cruzar 352 pelotazos a buena, la pareja azul firmó su triunfo gracias a un decisivo parcial de 0-7 que les llevó desde el 7-7 hasta el 7-14. Los colorados amagaron con acercarse hasta un 10-14, pero fue solo un espejismo, como demuestra el resultado final. Altuna III fue el mejor del cuarteto con 12 tantos en su casillero, mientras que Rezusta le ayudó con tres más. Irribarria hizo seis y Zabaleta uno. A.A.