NAIZ
Antsoain

Antsoaingo bizilagun bat hil da kotxe batek harrapatuta

Gizon bat zendu da Antsoainen, auto batek harrapatuta. Foruzaingoak jakinarazi duenez, atzo gauean gertatu zen ezbeharra.

Antsoaingo bizilagun bat zendu zen bart Divina Pastora kalean kotxe batek harrapatu eta gero. Foruzaingoak jakinarazi du abisua atzo gauean jaso zuela.

Lehenbizi Udaltzaingoak bertaratu ziren arren, Foruzaingoa bera egin da ikerketaren kargu.