NAIZ

Marta Machok jasoko du 2016ko Berdintasunerako Emakunde saria

Matematiketan doktorea eta EHUko irakaslea, baita ‘Mujeres con ciencia’ blogaren arduraduna den Marta Machok jasoko du 2016ko Berdintasunerako Emakunde saria. Emakundek, sariaren bitartez, matematiken hezkuntzan genero ikuspegia txertatu izana goraipatu nahi du.

Marta Machok jasoko du 2016ko Berdintasunerako Emakunde saria. (IREKIA)
Marta Machok jasoko du 2016ko Berdintasunerako Emakunde saria. (IREKIA)

Matematiketan doktorea eta EHUko irakaslea den Marta Machok jasoko du 2016ko Berdintasunerako Emakunde saria. Macho ‘Mujeres con ciencia’ blogaren arduraduna da. Epaimahaiak emakumeak matematika eta zientzien mundura gerturatzeko egin duen lana azpimarratu du.

Matematiken hezkuntzan genero ikuspegia txertatu izana goraipatu du. Blogaren bitartez, generoa eta zientzien gaia lantzen du, emakume zientzialarien lana ikustaraziz. «Sari honekin, epaimahaiak aitortu egin nahi du hainbat irakaslek egiten duten lana, hezkuntza maila guztietan, nesken ahalduntzea bultzatuz eta hauek ikasketa zientifiko teknologikoak aukeratzera animatuz», adierazi dute ohar baten bidez.

Era berean, zientzia munduan «emakumeen presentzia eta aitortza areagotzearekin batera» agente guztiak berdintasuna oinarritutako gizarte bat eraikitzeko egokitzea «beharrezkoa» ikusten dute.