Ariane KAMIO
DONOSTIA

Zeru bete itsaso

Gaur abiatuko da Durangoko Disko eta Liburu Azokaren 51. edizioa, gazteenganako akuilu izaerarekin. Disko, liburu eta eskaintza zabala errepikatuko du aurten Azokak, eta gogoetagai izango da lerrootan datozen egunetan. Nonahi, zeru bete itsaso, Azoka bete jende.

Ez du betiko erretorikak balio. Azoka bizitzeko da. Halaxe defendatzen du aurtengo leloak. Joan egin behar da. Bizi. Ezagutu. Ikusi. Entzun. Sentitu. Bestela ez dago Azokarik, ez da argudiorako tarterik. Are kritikarik egiterik. Azokak gaur zabalduko ditu ateak, ohi legez ikasle eta gazteei zuzendutako egunarekin –aurten euskara ikasleentzat ekitaldiak ere prestatu dituzte– eta Durangon oraino izan ez direnentzat akuilu izaera bereganatu du. Zergatik ez? Datorren urtean hamar urte beteko dira Ahotsenea sortu zenetik, eta ordutik, jakina da, ikusia da, nabaria da Azokak garapen nabarmena izan duela. Eta izaten jarraitzen duela. Erabakiak hartzen ditu, galderak luzatzen eta etorkizuneko erronkei adi jarraitzen die. Azoka izaki biziduna da, ez hitzordu isolatua. Hamaika eragile biltzen ditu, diskoetxe, editore, argitaletxe, bisitari eta abar luze batez osatua baitago. Mikrobio bizi bat litzateke oraindik bere egin ez duen gorputzean. Eta horrek kezkak, gogoetak eta hausnarketak sortzen ditu, bide berriak zabaldu baina izaera galdu nahi ez duen euskal mekan. Hariari tiraka gogoeta sorta utziko du aurten Azokak lerrootan, galde-erantzunen saiakera bat, esperimentu bat, nahi bada. Eta kronikak, eta elkarrizketak eta iritzi artikulu andana.

Hortik aurrera, orain artekoa errepikatuko da. Disko eta liburu sinaketak, aurkezpenak, zuzenekoak... Palentinoko tragoak, lagun zaharrak ikustea, parrandak.

Literaturan zer erosi ez dakienarentzat, iritzi pertsonal bat. Kirmen Uriberen “Elkarrekin esnatzeko ordua” (Susa), Koldo Izagirreren “Franco hil zuten egunak” (Susa) edo Patxi Zubizarretaren “Erantzuna haizean dabil” (Txalaparta). Harribitxien bila abiatuko denari beste argipen bat: GARAko salmahaian Tasioren marrazki onenekin osatutako lana eta memoriaren zati bat: “Ikuska” proiektua osatu zuten hogei atalen berrargitalpena liburuxka batez lagunduta. Zer gehiago eskatu? Erosteko asmorik ez duena, bederen, gertura dadila zeru-itsaso bateratua den Azokara. Ez da damutuko.

 

Malos tiempos, buena música

La música vive en un continuo sobresalto desde hace años, pero sigue. Continúa como un fenómeno emocional, apasionado y desprendido. Pero no toda, está lo que se llama la industria musical, que es una amalgama de romanticismo y puro mercadeo. La música como negocio suena fatal, en especial por ser esta generadora de emociones trascendentes que parece deben estar por encima de la carroña capitalista. Azoka de Durango representa a la industria –nuestra humilde industria– y a la de la calle. Incluso hay otra más de calle: la alternativa, a unos metros de la oficial. En cualquier caso, ambos espacios son escenarios plenos para echar una mano a tanta edición sana y de calidad, cada vez más. Discos que luchan contra las modas, las auténticas multinacionales, y que son nuestros, de gente de a pie. P. CABEZA