
Eibarko Gure Esku Dago ekimenak agerraldia egin zuen atzo, heldu den maiatzaren 7an, eskualdeko gainerako herriekin batera, erabakitze eskubideari buruzko herri galdeketa egiteko egin dituzten urratsen berri emateko.
Nabarmendu zutenez, gizarte ekimena den neurrian «zabaltasuna eta aniztasuna» dituzte helburu, erabakitze eskubidearen alde herrian egon daitezkeen «sentsibilitateen bilgunea sortuz».
Horrekin batera, helburu bikoitza finkatu dute: erabakitzeko eskubidea herritarren elkargune bihurtzea eta herri borondatea kontuan hartzea.
Galdeketa gauzatu ahal izateko bidean dagoeneko elkartearen estatutuak erregistratu dituzte, batzorde sustatzailea eratu dute eta ‘Erabaki biot’ egitasmoa abian jarri dute. Etzi emango diote hasiera egitasmo horri. Galdeketak zilegitasuna izan dezan eibartarren atxikimenduak jasoko dituzte, izan ere helburuetako bat herritarren parte-hartzea bultzatzea izango da, galdeketaren emaitza dena delakoa izanda, eta hori lortzea izango du xede ‘Erabaki biot’ ekimenak.

García Loza, la policía... y el héroe de San Mamés

Aparece el cadáver de una mujer en la playa de Itzurun de Zumaia
«El legado de La Polla Récords es más presente, necesario y actual que nunca»

El alcalde de Artea se suma a la dinámica de relevos del PNV en ayuntamientos de Bizkaia
