Euskal Herria «itsas aurreko herri bat» dela eta, uretara egin du salto igande honetan Kalera Kalera ekimenak. Eta itsasoak Euskal Herriari hainbat on ekarri badio ere, bada honen alde ilun bat, ekimenean azaldu nahi izan dutena.
Juanjo Ariztizabal errefuxiatu ohiak ekarri du gogora nola ehunka euskal herritar kanporatuak izan diren Euskal Herritik, «itsasoratuak, erbesteratuak Panama, Venezuela, Kuba, Dominikar Errepublika, Cabo Verde, Sao Tome, Ekuador eta Togora».
Deportazioak, gainera, hainbat kideren heriotza eragin duela azpimarratu du: «Itsasoko ekaitzak eraman zituen». Eta, gaur-gaurkoz, hamarnaka kidek «deportazioaren ontziari itsatsita» jarraitzen dutela gaineratu du.
Horregatik, «aitorpen mezu bat» itsasoratu dute, «deportatuen lekukotasuna han eta hemen zabalduko duena».

El crucero del hantavirus deja ya un caso en Suiza y desembarcará el sábado en Tenerife

Nueva funcionalidad de Google: activa NAIZ como fuente preferida para seguir la actualidad

Carlos Garaikoetxea hil da

«La capacidad de Irán de responder a los ataques ha sorprendido a todo el mundo»



