Arantxa MANTEROLA
BAIONA

Jacques Saint-Martin Baionako Merkataritza Ganberako presidente ohia zendu da

Jacques Saint-Martin, hamabi urtez Baionako Merkataritza eta Industria Ganberako buru izan zena hil da 92 urte zituela, Arbonan. Ipar Euskal Herriko garapen ekonomikoaren alde ez ezik, ahalegin handia egin zuen hiru euskal lurraldeak barnebilduko zituen departamendu bat erdiesteko.

Jacques Saint-Martin. (Bob EDME)
Jacques Saint-Martin. (Bob EDME)

Jacques Saint-Martin hamabi urtez (1973-1985) Merkataritza eta Industria Ganberako (MIG) buru izan zena larunbatean zendu zen 92 urterekin, Arbonan. Ipar Euskal Herriko garapen ekonomikoaren alde ez ezik, ahalegin handia egin zuen hiru euskal lurraldeak barnebilduko zituen departamendu bat erdiesteko.

Aspaldi erretretan zegoen arren, AHTren proiektuaren aurka aktiboki aritu zen, besteak beste, berak sustatu zuen Burruntz Zirkulu izeneko taldean.

Erakunde ekonomikoaren zuzendari izan zen Antton Lafontekin batera Estia Bidarteko Ingeniari Eskolaren proiektua abian jarri zuen. Lafontek Saint-Martinen engaiamendua eta Bidasoaz bi aldeko lurraldeen arteko harremanak saretzen egin zuen lana goraipatu ditu.

Hileta elizkizuna ostiralean, 14.30ean, izango da Biarritzeko Saint Martin elizan.