NAIZ

Guggenheim Museoak 1.169.404 bisitari izan ditu 2016an

Guggenheim Museoak jakinarazi du, zortzigarren aldiz milioi bateko bisitari kopurua gainditu duela. 1998an bakarrik izan dira aurten baino bisitari gehiago.

Guggenheim museoa. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
Guggenheim museoa. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

1.169.404 pertsona hurbildu dira museora amaitu berri den urtean, 2015ean baino %6 gehiago (66.193 gehiago). Bisitarien jatorri geografikoari dagokionez, atzerritarren kopurua izan da gehiengoa. Jatorrien araberako ehunekoak beste urte batzuen antzekoak izan ziren; gehienak Estatu frantsesetik (%18), Erresuma Batutik (%7), Alemaniatik (%6), AEBtik (%6) eta Italiatik (%4) etorritakoako izan dira. EAEko bisitarien kopurua %11 izan zen, eta Espainiako Estatukoena %23.

Pertsona gehien erakarri zituen aldeetako bat museoaren arte programazioa izan dela nabarmendu dute bere arduradunek. Bisitari gehien izandako aldi baterako erakusketak udaberri eta udakoak izan ziren: ‘Andy Warhol: Itzalak’ 820.619 pertsonak ikusi zuten martxoa eta urriaren hasiera bitartean eta ‘Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak’ 679.532 lagun erakarri zituen martxoa eta irailaren hasiera bitartean. Hirugarren lekuan ‘Francis Bacon: Picassotik Velázquezera’ dago, 282.283 bisitarirekin urritik abendura bitartean, erakusketa ixteko zazpi egun falta direla (urtarrilaren 8an itxiko da).