NAIZ
LAUDIO

Laudioko bi gazte Auzitegi Nazionalean deklaratzera deitu dituzte, pintada batzuengatik

Laudioko bi gaztek Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute datorren astean ikeru gisa, pintada batzuengatik.

Laudioko bi gaztek urtarrilaren 11n deklaratu beharko dute ikertu gisa Auzitegi Nazionalean, Aiaraldea.eus atariak berri eman duenez. Bideokonferentziaz izango da deklarazioa, Amurrioko epaitegian.

Atari horren arabera, gazteak Ertzaintzako komisariara joanarazi zituzten abenduaren erdialdean eta han esan zieten ETAren aldeko pintadak egitea leporatzen zietela, baina «ez zieten inolako informerik erakutsi». Gazteetako bati bideokamera baten bidez hartutako irudi pixelatua erakutsi zieten, baina irudian agertzen zena ez zela bera esan zien.

Ertzainek «kolaborazio eskaintzak» egin zizkietela eta dena muntaia poliziala dela salatu dute gazteek.