NAIZ
GASTEIZ

Javier de Andresek EAEko espainiar Gobernuaren ordezkari kargua hartu du

Javier de Andres da espainiar Gobernuaren ordezkari berria, Gasteizen kargua hartu eta gero. Soraya Saenz de Santamaria espainiar presidenteordeak «akordioa» markatu duen lan ildo moduan, «bakoitza bere ahotsarekin baina inposiziorik gabe». 

Javier de Andresek espainiar Gobernuaren ordezkari kargua hartu du. (Jaizki FONTANEDA / ARGAZKI PRESS)
Javier de Andresek espainiar Gobernuaren ordezkari kargua hartu du. (Jaizki FONTANEDA / ARGAZKI PRESS)

Javier de Andresek EAEko espainiar Gobernuaren ordezkari kargua hartu du Gasteizen egindako agerraldian. Urte amaieran iragarri moduan, Carlos Urquijo ordezkatuko du karguan.

Lakuak Josu Erkoreka eta Iñaki Arriola sailburuak bidali ditu, espainar Gobernuaren Ordezkaritzako egoitzan egin duten ekitaldira, Iñigo Urkullu lehendakariak joango ez zela baieztatu ostean. Madrilek, aldiz, Soraya Saenz de Santamaria presidenteordea izan du ekitaldian, zeinek «akordioa» markatu duen lan ildo moduan, «bakoitza bere ahotsarekin baina inposiziorik gabe». 

Agerraldiaren aurretik Lakua eta Madrilgo ordezkariak tarte labur batez bildu dira, baina bileraren emaitzik ez dute jakitera eman.

De Andres ere harro agertu da eta Urquijoren lana zoriondu du. «Terrorismoaren biktimak» ere gogoratu nahi izan ditu bere hitzartean, ez duela  «inongo mesprezurik onartuko» adierazi, «batez ere instituzioen aldetik».