NAIZ
Irun

Korrika urtemuga jaia ospatuko dute otsailaren 11n Irunen

Otsailaren 11n Korrikaren urtemuga jaia ospatuko dute Irungo Ficoba erakustazokan. Bertan, aurten 20. edizioa egingo dela aprobetxatuta, lehen Korrika izateko «ideia ero hori» izan zutenak omendu nahi dituzte.

Korrika 1980ko azaroaren 29an jaio zen, eta ordutik 37 urte pasa badira ere, indarrean dago euskararen aldeko lasterkaldia. 37 urte igarota, 2017ko martxoaren 30ean abiatuko da 20. edizioa, eta zenbaki borobil hori urtemuga jai batekin ospatuko du AEK-k, «ideia ero bezain zoragarria izan zuten horiek omentzeko».

Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, «ideia ero hori» mahai baten inguruan egin ziren hainbat bileratan hasi omen zen gauzatzen, eta «esan daiteke otordu batean eman zitzaiola behin betiko forma». Horrexegatik, urtemuga jaiaren ardatza bazkari berezi bat izango da, «ezohiko otordua, sorpresaz betea».

Jaia Irungo Ficoba erakustazokan ospatuko da, otsailaren 11ko eguerdiko 13:00etan hasita, eta 19:30 aldera amaituta, Sarrera 20 €-koa izango da, eta antolaketa-lanak errazteko, izena emateko gunea prestatu dute euren webgunean.

 

Naiz - hedabidea zara
Error 404

[eu] 404 errorea

Eskatutako orria ez da aurkitu

Beharbada dagoeneko ez da existitzen edo gaizki idatzi duzu helbidea.

Gure akatsa ere izan daiteke. Link batean klikatuta agertu bazaizu errore orri hau, abisatu iezaguzu mesedez hemen behean ageri den "Harremanetarako"-n klikatuz.

[es] error 404

La página solicitada no se ha encontrado.

Es posible que ya no exista o que hayas escrito mal la dirección.

También puede ser un error nuestro. Si te ha ocurrido al clicar en un link, avísanos por favor por medio del formulario al que puedes acceder clicando aquí abajo en "Contacto".

[fr] erreur 404

La page demandée n'a pas été trouvée

Il se peut qu'elle n'existe plus ou que vous ayez mal écrit l'adresse.

Il se peut aussi que se soit notre erreur. Si jamais cela c'est produit en cliquant sur un lien, s'il vous plaît faites le-nous savoir via le formulaire auquel vous pouvez accéder en cliquant ci-dessous sur "Contact".

[en] error 404

The page you requested was not found.

It may no longer exist or you may have typed the address incorrectly.

It could also be our mistake. If it happened to you when clicking on a link, please let us know by filling in the form that you can access by clicking down here on "Contact".