
Lehen astindua, 5,3ko indarra izan duena, goizeko 10.15an jazo da eta L'Aquilako probintzian izan du epizentroa. 2009ko apirilean 6,3ko indarra izan zuen lurrikarak astindu zuen inguru hori, 300 hildako eraginez.
Geofisika eta Bolkanologia Institutu Nazionalak (INGV) jakinarazi duenez, Erromatik 110 kilometrotara gertatu da lehen astindu hori, 10 kilometroko sakoneran.
Lehen dardaraldi horren ondotik, indar txikiago beste batzuk izan dira, baina, INGVk jakinarazi duenez, 11.15ean, 5,4ko beste bat gertatu da zonalde berean. 10 minutu beranduago, 5,3ko indarra izan duen beste astindu bat izan da.
Italiako komunikabideen arabera, hamabost nekazariren bila ari dira suhiltzaileak Arquata del Tronto herrian.
Dardaraldi hauek izan diren zonaldetik hurbil dago, esate baterako, Amatrice herria, iragan abuztuaren 24an 6ko indarra izan zuen lurrikara jasan zuena. Ia 300 pertsona hil ziren.
Hotz bolada dela-eta, zonaldea guztiz elurtuta dagoela jakinarazi dute zenbait mediok, eta gaineratu dute eraikin batzuk ere erori egin direla.
Dardara Erroman ere sentitu da eta, ondorioz, metro zerbitzua eten dute. Hainbat ikastetxe ere hutsarazi behar izan dituzte.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»

