
Aurreko astean Hendaian lehen porrota jaso ostean, gaur izan dute une zail bat Irribarria eta Rezustak, Asegarcekoak 10-14 aurreratu direnean, baina euren kolpe ikusgarriari esker garaipen on bat lortu dute lanak eman dizkieten aurkarien aurka.
Gipuzkoarrak piloteoan oso nagusi izan badira ere, lehia gorabeheratsua izan da gaurkoa. Untoria aurreko asteetan baino hobeto defendatu da eta Aimar Olaizola saiatu da jokoa nahasten eta izan dituen aukera apurrak bikain probestu ditu.
Bestaldean, Iker Irribarria ez da erabat fin aritu gantxoarekin eta partida erdira arte edo, urdinek euren aukerak bizirik mantendu dituzte.
Gorriek baina, lanean jarraitu dute, jokoa are gehiago kargatu dute atzean, aukera hobeen bila eta Rezustaren lan bikaina ondo bukatu ahal izan du azkenean buruz buruko txapeldunak, nahiz eta azkenerako estuasunen bat ere izan duten

Ikasle etorkinei euskara ikastea errazten dien Eusle programaren arrakasta

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
