#9NSomTots @maddaleniriarte-ren adierazpenak Bartzelonan: "Kataluniako herritarren ilusioa eta demokrazia zigortu nahi da gaur" pic.twitter.com/sqFMsYQo4n
— EH Bildu (@ehbildu) 2017(e)ko otsailak 6
Maddalen Iriartek, Marian Beitialarrangoitiak eta Jon Iñarrituk osatutako EH Bilduren ordezkaritza bat Bartzelonan dago gaur, 2014ko azaroaren 9an kontsulta deitzeagatik epaitzen ari dituzten Kataluniako Generalitateko «goi karguei eta Kataluniako herriari oro har» elkartasuna agertu asmoz.
Maddalen Iriartek komunikabideen aurrean gogora ekarri du 2014ko azaroaren 9an kazetari bezala lanean izan zela Katalunian, eta orduan ikusitako «ilusioa» azpimarratu du. «Hain zuzen, horixe da gaur zigortu nahi dutena: Kataluniako herritarren ilusioa eta demokrazia zigortu nahi dituzte».
Euskal Herriari ere zuzendu zaio. «Euskal herritarrei esango nieke minutu bat hartzeko eta pentsatzeko zer gertatuko den Kataluniak agur esaten duenean». Horregatik «lanean jartzeko» gonbidapena egin du, «Euskal Herriak ere bide hau har dezan».

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza


