
Irribarriak eta Rezustak, finalerdietarako txartela poltsikoan izan arren, aurkariei inolako aukerarik eman gabe jarraitzen dute aurtengo Binakako Txapelketan. Labriten, 22-18 menderatu dituzte Elezkano II.a eta Zabaleta, eta horrek berriz ere ligaxkako borroka pil-pilean uzten du beste bikote guztientzat.
Ez da bete-beteko partida izan jokoari dagokionez, aurrelariek tanto bikainak amaitu arren, huts dexente ere egon direlako alde bietan, batez ere Irribarriak eta Zabaletak eginak. Horrela, bi aldeek izan dute aurre hartzeko parada markagailuan, baina azken txanpa erabakigarrian gorriak izan dira puntua ziurtatu dutenak.
Iker Irribarriak erabaki du azken txanpa hori 18-18koaren ostean hiru tanto ikusgarri eginda, baina Aramakoak 7 galdutako ere izan ditu. Urdinen artean Zabaletak bost galdu zituen, eta saririk gabe utzi zuen Elezkanoren lan ona: 10 egin eta bat galdu.
Arratsaldeko beste partidan, Urrutikoetxeak eta Imazek 22-21 irabazi dute Altuna III.a eta Barriolaren aurka. Gorriak aurretik joan dira ia partida osoan zehar, baina azken txanpan Altuna eta Barriola gainera etorri eta 21na berdintzea lortu dute. Azken tantoa gorrien alde erori da eta horrenbestez bi bikoteak launa garaipenekin berdinduta geratzen dira sailkapenean, finalerdiak jokatzeko oso aukera urriekin biak.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
