
Eguberriko azoka baten aurkako erasoa egin zuen joan den abenduaren 19an Anis Amri tunisiarrak kamioi baten bitartez. ISIS Estatu Islamikoaren izenean egin zuen Berlingo sarraskia (hamabi hildako).
Erasotzailearen izena askotan aipatu zuten Alemaniako eta Tunisiako agintariek beren arteko harremanetan: Berlinek Anis Amri kanporatu nahi zuen, asilo politikoa ukatu eta gero, baina Tunisiako ordezkariek zioten Amri ez zela Tunisiakoa. Alemaniarrek berretsi zuten tunisiar «arriskutsu» bat zela Amri, baina Afrikako iparraldeko hiriburuak bereari eutsi zion.
Berlinek gauza bera leporatzen die Tunisiari, Marokori eta Aljeriari: jihadismoarekin zerikusirik duten herritarren itzulera oztopatzeko jarrera. Tunisiaren kasuan ez da harritzekoa, Berlingo erasoaren ondoren makina bat manifestazio egin baitzen herrialdean, tunisiar jihadistei herrialdera itzultzen uztearen aurka. Adituek diote 5.500 tunisiar daudela ISIS eta beste erakunde jihadistetan sartuta, batez ere Sirian eta Iraken. Arabiar Udaberritik bizirik irten den sistema demokratiko bakarrean sekulako arriskutzat dituzte herritar horiek.
Merkelek babes politikoa zein ekonomikoa eskaini zion atzo berriz Tunisiako demokraziari, «arabiar munduarentzat itxaropen proiektu bat baita».
Alemanian paperik gabe dauden tunisiarren kopurua, 1.500 inguru, oso txikia da kanporatu nahi dituen migratzaile irregularren kopuruarekin (207.000) alderatuta.
Europara joan nahi duten migratzaileentzat Tunisian harrera zentroak eraikitzeko aukera ez zuten aipatu ere egin, Merkelek jakinarazi zuenez. Berlinek oraingoz nahiago du bere ahaleginak Libian egitea, bertatik itsasoratzen baitira gehienak.

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona
