
Nagusi zelairatu da Athletic, baina gutxirako balio izan dio. Uste baino lehenago esan dio agur Europari. Arraro hasi zuen denboraldia Europa Leaguen eta faborito argia zenean utzi dute kanpoan. Joaneko partidan 3-2 gailendu ziren bizkaitarrak, gol aukera garbi asko barkatuta. Eta gaur garesti ordaindu dute.
Indartsu hasi dira txuri-gorriak, golaren bila, baina ez dira fin ibili azken metroetan. Joaneko partidaren tankera bera zuen norgehiagokak. Adurizen falta somatu da area inguru horietan. Eta lehen 45 minututan markagailua ez da mugitu.
Aldiz, bigarren zatiak 20 segundu baino ez zituenean iritsi da etxekoen lehen gola. Jokaldi azkarra egin dute eta Soteriouk Iraizoz gainditu du. Athleticek gola behar zuen. Baina gola egin duen Apoel izan da berriro ere. 11 metrotatik oraingoan, Balenciagak baloi bat eskuarekin moztu eta gero.
Oso maldan gora kanporaketa, baina aukera izan dute bizkaitarrek. Azken ordu erdian jokalari bat gehiagorekin aritu dira, baina ez diote antsietate puntu horri aurre egiten jakin eta ez dute aurkariaren atearekin asmatu. 84. minutuan bai asmatu dute euskal herritarrek, baina baliorik gabe utzi du gola epaileak, Raul Garciaren jokoz kanpokoa adierazita.
Modu honetan amaitu da Athleticen aurtengo abentura Europan. Orain hurrengo urtean berriro bertan aritzeko buru-belarri aritu beharko da Ligan.

ZETAKek etorkizun distopikoaren ateak ireki ditu MITOAROA III ikuskizunarekin

La conjura de los medios para acabar con Pedro Sánchez

La sokamuturra de la discordia en Eibar, con protesta y policías, y con la bendición de Andueza

Gasteizen aurkeztuko du Zetakek ‘Km0’ proiektu berria: urtarrilaren 16, 22 eta 23an
