
13 jardunaldi eta gero erabaki ez dena azken jardunaldian erabaki beharko da. Gaur irabazi beharra zuten Olaizolak eta Untoriak, eta ez dute hutsik egin. Lehen bi tantoetan soilik izan dira aurretik gaur urdinez plazaratu diren Ezkurdia eta Merino, eta hortik aurrera Aimaren gidaritzapena eta Untoriaren partida on bati esker, Asegarceko bikotea nagusitu da.
Ezkurdiak eta Merinoko sekulako defentsa erakutsi dute, baina erasoan kamuts aritu dira. 20-12koarekin, dena aldapa gora zutenean, orduan hasi dira erasora jokatzen urdinak, eta partidan sartzea lortu dute.
Hala ere, ezin izan dute markagailua irauli, eta puntua Olaizolak eta Untoriak bereganatu dute. Ikusgarria izan da azken tantoa, lau pilotariak lehertuta, azken pilotakadaraino borrokan. eta jai giroan agertu den Labrit, jai giroan joan da.
Azken jardunaldian Olaizolak eta Untoriak Artola eta Albisu izanen dituzte aurkari, haiek bezala garaipenaren premian daudenak sailkapena lortzeko. Ezkurdia eta Merinok, aldiz, aukerarik gabe dauden Altuna eta Barriola izanen dituzte aurkari.

Azken sanferminetako txupinazoan izandako errepresioa salatu dute zenbait eragilek

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai
