
Agur kutsua ere bazuen eta txalo zaparrada batez agurtu du berriz ere bete den Beotibarrek Abel Barriola. Derrigorrezkoa zuten irabaztea eta ezin izan dute 22ra iritsi, baina lan polita esan diote agur lehiaketari Leitzakoak eta Jokin Altunak.
Bi zati desberdin izan ditu gaurko partidak. Lehen erdian, Aspekoak oso ondo aritu dira, atzean Abel Barriola fresko bat ikusi da, pilota baztertzen ere asmatu du eta izan dituen aukeretan ondo asmatu du Jokin Altunak. Hala, 6-10 eta 9-13 aurreratzea ere lortu dute.
Handik aurrera, ordea, Altunaren huts baten ostean, gorriek euren gustuko pilota bat atera ahal izan dute, lurrean gutxi ibili eta bote hartu duenetakoa eta une horretatik Mikel Larunbe nagusitu da jokoan eta 10-0eko partzial batekin oso ondo bideratu dute partida. Altunak askoz gehiago arriskatu behar izan du erremateetan eta normala denez, hutsak ere gehiago batu ditu eta hortik alde egin die partidak. Dena dela, tanto ikusgarririk ere jokatu dute 19-16koan esaterako, jendea zutik jarri du Barriolak boleaz egindako batek.

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza
