
Thomas Hitzlsperger, Alemaniako selekzioarekin 52 aldiz internazionala izan dena eta 2007an Stuttgart taldearekin Bundesliga irabazi zuena, Thinking Football Film Festivalen amaiera ekitaldian izango da maiatzaren 28an.
20:00etan, ‘The Pass’ filmaren proiekzioaren ondoren izango den mahai inguruan izango da futbolari ohia. Filma ingelesak bi jokalari taldekideren arteko maitasun istorioa kontatzen du, euren bizitzan bide ezberdinak hartuko dituztenak.
Thomas Hitzlspergerek, futbola 31 urterekin utzi behar izan zuen, lesioak zirela-eta. Profesionala izateari utzi eta gutxira aitortu zuen homosexuala zela eta munduan erreferente bihurtu da futbolean homofobiaren aurkako borrokan. Berarekin batera mahai inguruan izango dira Ben A Williams filmaren zuzendaria eta Duncan Kenworthy ekoizlea.

Aparece el cadáver de una mujer en la playa de Itzurun de Zumaia

Vuelve a desaparecer el tropezón en recuerdo de Xabier de Frutos, repuesto esta mañana

Un detenido tras la muerte de una mujer que se ha precipitado de una vivienda en Iruñea

García Loza, la policía... y el héroe de San Mamés
