NAIZ

Lau enpresa aurkeztu dira Epeleko konpostatze plantaren kudeaketa publikoaren deialdira

Lau izan dira GHKk jaso dituen eskaintzak Epeleko (Bergara) konpostatze plantaren kudeaketa eta lortutako konposta merkaturatzeko kontratu publikoaren deialdira. Kudeaketa publikoaren kontratuak lau urteko epea izango du, bi urteko luzapenarekin gehienez.

Epeleko konpostatze planta. (Gipuzkoaberri)
Epeleko konpostatze planta. (Gipuzkoaberri)

SERKOM, Gestión y Sevicio Grupo Moyua S.L eta Urbaser S.Ak osatutako taldea, Cespa Gestión de Residuos S.A-rena, Fomento de Construcciones y Contratas S.A eta Serbitzu Elkartea S.L-k osatutakoa eta UTE Biomasa del Guadalquivir-Purines Almazan enpresak aurkeztu dira Epeleko konpostatze plantaren kudeaketa eta lortutako konposta merkaturatzeko kontratu publikoaren deialdira.

Epeleko Plantak urtean 10.000 bio-hondakin tonari tratamendua ematea espero da, Gipuzkoan sortutako bio-hondakinaren herenaren inguru.

Kudeaketa publikoaren kontratuak lau urteko epea izango du, bi urteko luzapenarekin gehienez. Kontratuaren lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 4,9 milioi eurokoa da. Tratatutako tona bakoitzaren kostua gehienez 23 eurokoa izango delarik.

Epeleko plantak «kalitate goreneko konposta» fabrikatuko duela adierazi du Gipuzkoako Aldundiak, «nekazaritzan ongarri gisa erabiltzeko, lorategi publikoak ongarriztatzeko, narriatutako lurrak berritzeko, azalerak berreskuratzeko, soropila jartzeko lurra prestatzeko, eta abar».